Ekainaren 24tik 28ra bitarte, aurrez hitzordua eskatuta, haurren matrikulak formalizatzeko aukera izanen da, 2021-2022 ikasturtera begira.

Aurten 2019,2020 eta 2021ean (maiatzera bitarte) jaiotako haurrek izango dute eskola honetara etortzeko aukera, aurrematrikulazio garaian zehaztu zen moduan.



Matrikula ofiziala burutzeko, familiek hitzordua hartu beharko dute 948 510 961 zenbakira deituta edota Haur-eskola@leitza.eus helbidera idatzita, eskolara bertaratu aurretik.
Astelehenetik ostiralera 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 17:00etara egonen da horretarako aukera eta bete beharreko agiria albiste honetatik bertatik deskarga daiteke joan aurretik, hala nahi izatera, euskaraz zein gaztelaniaz:
