Igerileku irekia

Leitzako igerileku irekia eta bertako zerbitzua  Anikote Leitza S.L-k kudeatzen du uda garaian. Igerilekuaren denboraldia ekainaren bigarren hamabostaldian abiatzen da eta irailera arte irauten du.

EGUTEGIA:

2023an, ekainaren 17tik irailaren 10ra zabalduko dira igerileku irekiko ateak.

ORDUTEGIA:

Astelehenetik igandera 11:00-20:00

(Leitzako Pestetan 11:00etatik 18:00etara; abuztuaren 11n itxita)

HARREMANETARAKO:

Telefonoa: 948 51 0719 / 623 266 582

kirolak@leitza.eus

2023KO AUKERAK:

Aurten, igerileku denboraldiko abonuak eskainiko dira berriz, baita igeriketa ikastaro trinkoak ere, haur, gazte zein helduei begira.

Berrikuntza gisa, kirol anitzetan aritzeko ikastaroak ere eskainiko dira nerabeentzat.

Eta nola ez, eguneko sarrerak harreran eta online erosteko aukera izanen da.

Ikastaroetan izena emateko epea ekainaren 24ean agortuko da.

ABONUAK eta EGUNEKO SARRERAK NOLA EROSI:

Igerileku denboraldiko abonuak, kiroldegiko harreran fitxa betez (argazkia eta familia agiria behar dira, kasuan kasu) edo webgunetik (http://leitza.reservas24h.es) eskura daitezke.

Eguneko sarrerak erosteko aldiz, igerilekuko harreran bertan ordainduta edota webgunearen bidez eskuratzeko aukera dago.

Jarraian duzun gidak azaltzen dituen pausoak segiz, erraz eskura ditzakezu, bai ordenagailuz zein mugikorraren bidez, aplikazioa erabiliz: sarrerak erosteko gida

 

igerilekua
igerilekua2
igerilekua
Anikote igerilekua
Menua