Tokiko Garapena 2019-06-19

Plazaolako hesiak konpondu eta ibilbide berriak egokitu ditu Udalak.

Aukera ugari eskeintzen die herritar zein bisitari orori Plazaolako ibilbide berdeak. Udalak berriki egoera txarrean zeuden hesiak aldatu ditu Estazioa eta Uitziko tunelaren artean.Guztira, 8 km hesi inguru. Gainera, ibilbide berriak egokitu ditu Udalak. Proiektu hauek aurrera eramateko FEADER programako lagundutza jaso da.



Tokiko Garapena Kultura eta Kirola 2018-12-20

Herri Aretoa finantzatzeko laguntza gehiago lortu da

2018an Nafarroako Gobernutik 300.000 €-ko laguntza jaso zuen Leitzako Udalak Herri Aretoaren moldaketa lanei ekiteko. Horrez gain, 2019. urtean ere finantziazio bidea zabalik izateko lanean jardun du. Lan horren emaitzak jaso ditu orain, eta Nafarroako Gobernua zein europar erakundeetatik kostu osoaren % 67ko laguntza jasoko du.


Denera 7 orrialde