Albiste guztiak

Albisteak

Leitza bogan dagoela dirudi!

Aste gutxitan, komertzio eta PROIEKTU profesional berriak martxan jarriko dira, itxi ziren zenbait taberna eta jatetxek erreleboa izanen dute, landetxe gehiago ireki dira, larunbatetako baserritarren azoka berria martxa onean doa...
 

2020-07-09

Kontribuzioa aurrerantzean bi zatitan kobratuko da

2020 urtetik hasita, Leitzako Udalak kontribuzioa bi zatitan banatuko du kobratzeko garaian, lehen zatia uztailean eta bigarren erdia azaroan pasaz.

Gehiago irakurri
2020-07-05 Tokiko Garapena Ekonomia eta Hirigintza Udala orokorrak

Leitza seigarren izan da Escapa Rural landa turismo webgunearen lehiaketa entzutetsuan

Landa eremuko turismoa egiteko estatuko herririk onenen artean kokatu da Leitza. Escapada Rural webguneak antolatutako bozketan seigarren sailkatu da, 94.545 bozen %7,3arekin. Lehen hamar herririk onenen artean Euskal Herriko bakarra izan da. Kantabrian kokatzen den Potesek irabazi du bozketa.

Gehiago irakurri
2020-07-01 Kultura eta Kirola

Kiroldegia berriz zabalik eta uztailean bazkide egiteko eskaintza

Osasun krisiagatik luzaroan itxita egon ostean, Anikote-k Leitzako kiroldegia berriz ireki du osasun berme guztiekin. Gainera, bazkide berriak erakartzeko asmoz, sarrera aurrezteko aukera eskaini du uztailean.

Gehiago irakurri
2020-07-09 Tokiko Garapena Ekonomia eta Hirigintza Udala orokorrak

Leitzan kontsumitzeko bono-txartelen arrakasta

Ekainaren bukaeran kanpainari ekin, bono-txartelak karrapean saldu eta uztailaren 1etik abuztuaren 10era bertako dendetan erabiltzeko aukera dago. Kaxkabeltza merkatarien elkartea eta Leitzako Udalaren elkarlanetik sortutako ekimenak, erantzun oso baikorra izan du herritarren artean.

Gehiago irakurri