Oinarrizko gizarte zerbitzuak gizarte zerbitzuen sistema publikoko oinarrizko unitatea dira, sisteman sartzeko atea eta hartzaileengandik eta esparru familiar eta sozialetik gertuen dagoen maila. Pertsona, familia eta talde guztien gizarteratzearen, autonomiaren eta ongizatearen alde egitea du xede, funtsean pertsonei eta harremanei buruzkoak diren prestazio eta zerbitzuen bidez.
Eposta: ssbleitza@infolocal.org
Telefonoa: 948510840
Zerbitzua: Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna bultzatzea du helburu. Berdintasunerako bidearen diseinuaz, koordinazioaz, kudeaketaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzen da.
Ordutegia: asteartea, osteguna eta ostirala, Leitzako udaletxean, 8:00-14:00
Eposta: berdintasuna@lagagizartezerbitzua.org
Telefonoa: 948 51 08 40
Faxa: 948 61 06 20
II. BERDINTASUN PLANA:
Gaur egun Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko II. Berdintasun Plana da matxan dagoena (2018-2023). Planak datozen urteetan berdintasunerako bidean eman beharreko pausoak definitzen ditu.
Pauso hauek lau eremuetan emango dira:
TOKI GOBERNAMENDUA ETA GENERO-ZEHARKAKOTASUNA: Eremu honetan genero-ikuspegia toki-erakundean zeharka txertatzeko neurriak zehazten dira.
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA: Emakumeentzako indarkeriarik gabeko bizitzak lortze aldera neurriak garatzen dituen eremua da. Hauen artean Festa esparruetan eraso sexisten prebentziorako eta arretarako Leitzako protokoloa aurkitzen da 2017an onartua.
ZAINTZA, ERANTZUNKIDETASUNA ETA EGINKIZUNAK BATERATZEA: Eremu honek herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko Zaintzaren Etika garatzeko eta emakumeek eta gizonek lana, familia eta norberaren bizitza erantzunkidetasunez bateratzeko neurriak biltzen ditu. 2017an eskualdeko eragile desberdinek “Lana, familia eta bizitza pertsonala bateratzeko Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko lehen ituna” sinatu zuten. Itun honen asmoa bizitza eta bizitzaren zainketa ekonomia-eta gizarte-antolaketaren ereduaren erdigunean kokatzea da.
EMAKUMEEN AHALDUNTZEA, PARTE HARTZE SOZIOPOLITIKOA ETA BALIOEN ALDAKETA: Ahalduntzearen bitartez emakumeen herritartasun osoa sustatzeko neurriak zehazten ditu, baita balioen aldaketarako rol eta estereotipoak deuseztatzekoak ere.
BALIABIDEAK:
Musika
Liburuak
Gidak
ZENBAIT DATA ESANGURATSU:
Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna.
Urriak 15: Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna
Azaroak 25: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea. Euskararen normalizazioan esku hartzeko eta hizkuntza politika espezifikoa egiteko udalek sortutako bitartekoa.
Ordutegia: 8:00-14:00
Eposta: laga@iparmank.eus
Telefonoa: 948 51 08 14
Hondakinak kudeatzeko zerbitzua.
Mendialdea Mankomunitatea Leitza, Larraun, Lekunberri, Areso, Arano eta Goizuetako Udalek osatu zuten hiri hondakin solidoak kudeatzeko. Gaikako hondakinak eta hondakin bereziak jasotzeko beharrezko ibilgailuak erabiltzen dituzte, alegia organikoa-errefuxa, papera eta ontziak jasotzeko kamioiak. “Erein ohitura, egin konposta” lelopean organikoa kudeatzeko auzo konpostajea eta etxekoa bultzatzen dituzte.
Hondakin bereziak jasotzeko, Leitzako Landa Poligonoan GARBIGUNEA irekita dago, ondorengo ordutegian:
Asteartero: 10:00-16:30
Ostegunero: 15:30-19:00
Hilabeteko 2. larunbatean: 10:00-13:00
Eta oro har Hiri Hondakinen kudeaketarekin lotura duen edozein ekintza aurrera eramaten dihardute egunerokotasunean.
Bulegoko ordutegia: 9:00-14:00
Eposta: info@mendialdea.eus
Telefonoa: 948 51 04 44
Kontsumoaren gaineko informazioa eta doaneko laguntza juridikoa.
Ordutegia: bi asteazken hilean, 10:00 – 13:00.
Eposta: info@consumidoresirache.com
Telefonoa: 012 (edo herritik kanpo 948 012 012) edota 948 17 70 00
Lehen Instantziako Epaitegirik eta Instrukzio Epaitegirik ez duten udaletan jurisdikzioa duten pertsona bakarreko jurisdikzio organoa.
Bake Epaitegiak, Justizia Administrazio konplexuaren barnean, zerbitzurik sinpleena eskaintzen die herritarrei.
Erregistro zibila, berriz, pertsonen egoera zibilari buruzko gertakariak argitaratzeaz arduratzen den erakundea da.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00-14:00
(Oharra: joan aurretik, deitzea komeni da, arreta ematen duten beste udalerri batzuetara joaten baitira, eskariaren arabera)
Eposta: bake-epaitegia@leitza.eus
Telefonoa: 948 61 08 66
Leitzako liburutegi publikoan, kontsulta, informazio eta mailegu zerbitzuak eskaintzen dira. Funts guztia modu librean kontsultagarria da, eta mailegu zerbitzua doakoa da. Interneterako sarbidea duten 6 ordenagailu ditu, eta dokumentuak inprimitzeko aukera ere badago (inprimitzeko-zerbitzua ordainpekoa da). Mailegu eta ordenagailu-zerbitzuak erabiltzeko, liburutegiko erabiltzaile-txartela beharrezkoa da (doakoa da).
Leitzako liburutegian jarduera ugari egiten dira urtean zehar; besteak beste, ipuin kontaketak, liburu-aurkepenak edota tailerrak. Horretaz gain, euskarazko irakurle talde bat du, eta urritik ekainera hilean behin egiten ditu saioak.
2020 urteaz geroztik, Liburutegi Ibiltari zerbitzua eskaintzen du Areso, Goizueta eta Arano herrietan.
Ordutegia:
- Arratsaldeko ordutegia: 14:00–20:00. Irailaren 15etik abenduaren 23ra, eta urtarrilaren 7tik ekainaren 14ra.
- Goizeko ordutegia: 08:30-14:30. Ekainaren 15etik irailaren 14ra, eta abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra.
Telefonoa:
- 948 51 03 79 / 621248024 (Whatsappa)
Eraikinak eta etxebizitzak berritzeko laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzen ditu.
Natura eta ingurumenaren mantenu eta babes aktiboa. Nekazari eta abeltzainen kontsulta eta asesoramendurako zerbitzua: tramiteak, etab.
Une honetan Irurtzundik eskaintzen da zerbitzua.
Ordutegia: 24 ordu (Irurtzunen, Leitzakoa zehaztu gabe baitago oraindik)
Telefonoa: 948 61 09 11(Leitzan) eta 948 50 03 61(Irurtzunen)
Eposta: gmsakana@navarra.es
Adimen-desgaitasuna duten pertsonen garapen osoa eta lanerako eta laneratzeko ahalik eta gaikuntza handiena bultzatzen duen zerbitzua, bai eta haien bizikidetza-inguruneetan gizarteratzea.
Ordutegia: Ikasturtean zehar 09:00 – 16:30 / Udan 09:00 – 13:00
Eposta: okilletailerra@gmail.com
Telefonoa: 948 61 09 01 edo 617 38 56 99
Araitz, Basaburua, Betelu, Goizueta, Larraun, Leitza, Lekunberri eta Ultzamako udaletxeen musika eskola da, Atez eta Odietako udalen babes ekonomikoa ere jasotzen duena. Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuan onartutako musika eskola izanik, bertako dirulaguntza ere jasotzen du.
baita ere.
Ordutegia: bulegoa, astelehenetik ostiralera 9:30- 14:00
Eposta: info@aralar.org
Telefonoa: 948 50 44 89 / 672 12 24 72
Haur eta Lehen Hezkuntzan, D ereduan lan egiten duen ikastetxe publikoa. Euskara eta euskal kultura ardatza izanik, ikasle euskaldun eleanitz eta konpetenteak garatzen dituena.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9etatik 16:30etara
Eposta: cpleitza@educacion.navarra.es
Denok Bat Guraso Elkartearen eposta: denokbatge@gmail.com
Telefonoa: 948 51 08 06
DBH eta Batxilergo ikasketa eskaintza. Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri, Leitzaldea eta Goizuetako biztanleen zerbitzura dago.
Irabazi asmorik gabeko erakundea da eta Nafarroako Mendialdearen garapen ekonomiko eta soziala sustatzea du helburu.
Mendialdea
Elena Irigoyen
617 60 93 28
mendialdea@cederna.es
Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta landa-turismo iraunkorraren alde lan egiten du. Partzuergoan, tokiko 43 erakundek (udalak eta kontzejuak) eta 100 enpresa pribatu baino gehiagok hartzen du parte.