Udaletxeko bulegoa eta Gizarte Zerbitzuen bulegoak maiatzaren 25ean zabalduko dira berriz. Hala ere, baldintza eta jarraibide zehatzak daude, guztion segurtasuna bermatu eta ahal den zerbitzurik onena modu arduratsuan eskaintzeko.

Irudietan daude jarraitu beharreko pausoak bai udaletxeko teknikariekin tramiteren bat egin behar izanez gero eta baita Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzeko beharra izanez gero ere.

Hala ere, egoera kontutan izanik, ezinbestekoa den kasuetan bakarrik bertaratzea eskatzen zaigu.

Geure burua zainduz besteak ere zaintzen ditugulako, zentzuz jokatu.