Euskara eta Hezkuntza

Datorren maiatzaren 28an, larunbata, Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Leitzan. Egitarau oparoa eta mamitsua, UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) 25 urte betetzen dituela ospatzeko. Asko egin da eta asko dago egiteko, zer ospatu bada beraz.  

Maiatzaren 28rako dena prest izateko herriko eragileen ordezkaritza zabala lanean musutruk aritu da: besteak beste, Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzua, Denok Bat Guraso Elkartea, Aurrerako dantzariak, Aurrera elkartea, Kultur Taldea, Atekabeltz gaztetxea, Karrape irratia, Kiliklon ekoizpenak, edota Leitzako Bertso Eskola, hainbat herritarrekin batera.

Arnasguneen tailerra, Batzar Nagusia eta ekitaldia 25 urteak ospatuz; kirola, bazkaria, haurrentzako ikuskizuna; kantaldia, flash-moba, elektrotxaranga eta kontzertuak... gustuko jarduerak denontzako.