Aizango bidea moldatu da, auzolanean
Aurreko aste osoan zehar, Basakabitik Aizango antenara doan bidea moldatu dute hainbat herritarrek auzolanean, Udalak baliabidez lagunduta. Nafar Gobernuari azken hamarkadan behin eta berriz eskatu zaion mantenu lana, azkenean leitzarren eskutik iritsi behar izan da.
Leitza bogan dagoela dirudi!
Aste gutxitan, komertzio eta PROIEKTU profesional berriak martxan jarriko dira, itxi ziren zenbait taberna eta jatetxek erreleboa izanen dute, landetxe gehiago ireki dira, larunbatetako baserritarren azoka berria martxa onean doa…
Kontribuzioa aurrerantzean bi zatitan kobratuko da
2020 urtetik hasita, Leitzako Udalak kontribuzioa bi zatitan banatuko du kobratzeko garaian, lehen zatia uztailean eta bigarren erdia azaroan pasaz. Leitzako udalaren leitza.eus web orrialdean zehaztuta dator “zergadunaren egutegia” atalean…
Leitzan kontsumitzeko bono-txartelen arrakasta
Ekainaren bukaeran kanpainari ekin, bono-txartelak karrapean saldu eta uztailaren 1etik abuztuaren 10era bertako dendetan erabiltzeko aukera dago. Kaxkabeltza merkatarien elkartea eta Leitzako Udalaren elkarlanetik sortutako ekimenak, erantzun oso baikorra izan…
Leitza seigarren izan da Escapa Rural landa turismo webgunearen lehiaketa entzutetsuan
Landa eremuko turismoa egiteko estatuko herririk onenen artean kokatu da Leitza. Escapada Rural webguneak antolatutako bozketan seigarren sailkatu da, 94.545 bozen %7,3arekin. Lehen hamar herririk onenen artean Euskal Herriko bakarra…
Kiroldegia berriz zabalik eta uztailean bazkide egiteko eskaintza
Osasun krisiagatik luzaroan itxita egon ostean, Anikote-k Leitzako kiroldegia berriz ireki du osasun berme guztiekin. Gainera, bazkide berriak erakartzeko asmoz, sarrera aurrezteko aukera eskaini du uztailean. Kirolzale asko aspaldian zain…
Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina
Aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu baldin badira ere alarma egoeraren eta osasun larrialdiaren ondorioz, errenta euskaraz egiteko kanpainarekin aurrera egingo dute UEMAk, udalek eta hainbat erakunde publikok, herritarrek administrazioarekin…
Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiaraziko dute aurten ere UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean
Aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu baldin badira ere alarma egoeraren eta osasun larrialdiaren ondorioz, errenta euskaraz egiteko kanpainarekin aurrera egingo dute UEMAk, udalek eta hainbat erakunde publikok, herritarrek administrazioarekin…
2019ko Errenta Aitorpenaren Kanpaina maiatzaren 6an hasiko da eta itzulpenak, 11n
Kanpainaren hasieratik bide telematikoa zabalik izango da eta jada eginda dauden proposamenak webgunean izango dira eskuragarri Errenta eta Ondarearen hurrengo kanpaina, 2019. urteari dagokiona, maiatzaren 6an hasiko da. Data horretatik,…