Udalaren web berritua kalean da dagoeneko!

Urte osoko lanaren ostean, web berritua argiraratu du gaur, uztailaren 24ean, Leitzako Udalak. Aurrekoaren domeinu berean dago (www.leitza.eus) eta berrikuntza ugari dakartza. Hala ere, lan asko dago egiteko oraindik, eduki…

Nafarroako Gobernuak ezarritako azken neurriak

Covid-19aren ondoriozko egoeragatik, Nafarroako Gobernuak neurri bereziak argitaratu ditu azken egun hauetan. Besteak beste, gazte-lokalek jarduera eten edota jatetxe, taberna edo dantzalekuek gaueko ordutegia murriztu dezatela agindu du. Nafarroako Boletin…

Leitzako Pesta Batzordearen oharra

Aurreko astean Leitzako Pesta Batzordeak sare sozial eta mugikorreko mezu bidez honako oharra helarazi zuen: Leitzako Udalak bere partetik, aurten pesta ekimenik ez duela antolatuko eta zuhurtziaz jokatzeko deia zabaldu…

Leitzako Aginte Makila

LEITZAKO AGINTE MAKILA egin du Aingeru Zabaleta Alsua herritarrak. Mende baino gehiagoko zilarrezko bara barruan darama gordeta eta «Herrintzat» mezua grabatuta, agintarien betebeharra gogoraraziz. Gaztaina, ebanoa, larrua eta altzairuak presentzia…

Auzolana Itzairen, Leitzelarrean

Uztailaren 18an, herritar talde koxkor bat AUZOLANEAN aritu zen Itzaire inguruan, Leitzelarrean. Zubi bat eta desbrozatze lanak egin zituzten, besteak beste.  Azken aldian ez dira gutxi ikusten ari garen gisako…

Covid-19aren herriko ustezko agerraldia herrian

Egunotan Leitzan COVID-19aren agerraldi bat gertatu dela zabaldu da herrian. Horren aurrean, Leitzako Udalak argibide eta ohar batzuk helarazi nahi izan dizkie herritarrei, hemen atxikita dituzuen irudietakoak hain zuzen ere, dagoeneko sare sozialen bidez herritarrei iritsiko zitzaizkiela esperoz.

Autobusen maiztasuna eta garraio zerbitzuen gora-beherak

Irudietan jasota daude Leitzan ditugun autobus ordutegiak orokorrean eta Covid-19 garaian. Gobernuak zerbitzu hauek ugaritu ditzan Leitzako Udalak lanean dihardu aspaldian; baita egungo osasun krisi egoerako zerbitzu murriztuagatik kexa formala aurkeztu ere.

Amorruaren aurkako txertoa

2020ko amorruaren aurkako kanpaina bertan behera uztea erabaki da, Covid-19aren osasun larrialditik eratorritako osasun arrazoiengatik. Derrigortasun hori betetzea jabeen ardura dela azpimarratu dute eta, hortaz, datozen hilabeteetan zakurrari txertoa jarri behar dieten jabeei…
Menua