Kultura eta Kirola

ALKE Kultur Taldeak egitarau oparoa prestatu du 2016ko Kultur Arorako. Maitzaren 12an hasi eta ekainaren 18ra arte bada zer ikusi eta gozatu.

Ostegun honetan bertan emango zaio hasiera 2016ko Kultur Aroari haurren jaialdia eta Arturo Elosegiren urari buruzko hitzaldiarekin. Hortik aurrera eta hilabete baten zehar agenda bete kultura dator Leitzan.

Tartean herriko idazleen liburu aurkezpenak, Patziku Perurenaren “Hilen Xarma”.Poesia ikuskizunak ez dira faltako Iñaki Perurena edo Mikel Ilarregiren eskutik. Herriko bestelako disziplina artistikoak ere presente egonen dira Mikel Alkoz margolariaren erakusketan. Tartean kantu emanaldi eta tailer desberdinetan parte hartzeko aukera izanen dugu Leitzan.