Osasun krisiak Leitzan ere, ohiko pesta nagusietarako urte bat gehiago itxaron beharra ekarriko du.

Iragan ostegunean Leitzako Pesta Batzordeak ohar baten bidez jakinarazi zuenez, 2020ko Leitzako Pestak bertan behera gelditu dira COVID-19 pandemiak sortutako testuinguruari erreparatuz.

Biltzen segiko omen dute egoeraren bilakaera baloratzeko baina Leitzako Pesten antolaketa, ohiko formatuan behintzat, ez da eginen.

Uneko baldintzek eta herritarron irudimenak hurrengo hilabeteetan zer ekar dezaketen ikusi beharko da, betiere, guztion segurtasuna arriskuan jarri gabe.

Senaz jokatzea dagokigu, asko baitago jokoan.

#denokegitenduguleitza