Tokiko Garapena Kultura eta Kirola Ekonomia eta Hirigintza

Egurtek 2020 sarien epaimahaiak Leitzako Ibero dorrea saritu du lehiaketaren bosgarren edizioan. Bilbao Exhibition Centre-ko Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroan ospatu da. Sariak Egurtek azokaren zortzigarren edizioan banatuko dituzte, hau da, urriaren 14an eta 15ean.

Egurtek Sarien helburu nagusia egurrak birmoldaketan oinarrizko elementu gisa erabiltzeak duen garrantzia azpimarratzea da. Zentzu horretan epaimahaiko zortzi kideek proiektuen kalitatea eta egurraren erabileran antzematen den sentsibilitatea baloratu dute.

Horien artean, Leitzako Ibero dorreak tokiko zuraren saria irabazi du. Jose Luis Frachez-ek egina «Erdi Aroko dorrearen disdira eta dotoretasuna berreskuratzen dituen eskuhartze bikaina ondare arkitektonikoan» dela adierazi du. 

Aurkeztutako proposamen guztiak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren webgunean eta Bilbao Exhibition Centre-ko Egurtek-en webgunean egongo dira ikusgai.

Sariketaz informazio gehiago, Egurtek webgunean:

https://egurtek.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/egurtek-2020-sarien-epaimahaiak-ezagutzera-ematen-ditu-sei-kategorien-proiektu-irabazleak/