Kultura eta Kirola

Abuztuko osoko bilkuran esleitu ziren kiroldegia berritzeko lanen zatirik handiena. Guztira 500.000€ko inbertsioa eginen da. Burutuko diren lanek ur filtrazioak konpontzea, egitura indartzea eta energia aurreztea dute helburu. Kiroldegiko bazkideei obra dela eta eragozpenak konpentsatzeko modu bila ari da orain Anikote.

Ezagunak ziren Leitzako kiroldegiak zituen arazoak. Ur filtrazio handiak zeuden paretetan, teilatuan zein leihoatan. Horrek, besteak beste kiroldegiko estrukturan eragina izan du. Udan zehar teilatua konpontzeko lanak burutu dira eta, abuztuan esleitutako lanek egitura indartu eta leihoak aldatzea dute helburu. Esan bezala, 500.000€ko inbertsioa egingo da berritze lanetan.

 

Azpiegutura bera ere zahartzen hasita zegoela eta energia galera handia ematen zen kiroldegian. Gaur egungo araudietara modaltzeko eta fatxada berrituz energia aprobetxatzeko lanak ere egingo dira Kiroldegian.

 

Aipatutako berritze lanez gain, hainbat mantenimendu lan egiten ari dira aldagela eta pasiloetan, obra handiena bukatuta  Kiroldegia ahalik eta baldintza egokienetan irekitzeko. Aurrerago muskulazio gela guztiz berritzeko asmoa era badago.


Bestalde, Kiroldegia itxita egoteak bazkideengan sortzen dituen eragozpenak konpentsatzeko modu bila ari dira Anikoten.