Euskara eta Hezkuntza Udala orokorrak

Leitzako Itzaire Udal Haur Eskolan aurre-matrikulazio epea zabalduko da maiatzaren 25etik ekainaren 5era. Egoera berazi honetan, hitzordua eskatu eta segurtasun berme guztiekin egin ahal izanen da. Horretarako, leitza.eus webgune honetan dituzue eskuragarri beharrezko informazio eta inprimaki guztiak.

Leitzako Itzaire Haur-eskolatik, egoera honen aurrean guztiak ongi egotea espero eta honakoa jakinarazi nahi da:  
COVID-19k sortzen duen alarma-egoera dela eta, hauek izango direla 2020-2021 ikasturterako haurrak 0-3 etapako eskola horretan onartzeko prozesuaren data berriak:  
- Aurre-matrikulak: maiatzaren 25etik ekainak 5era. Haur-eskolan hitzordua hartuta.
- Behin-behineko zerrenden argitaratzea: uztailak 1. Haur-eskolako eta udaletxeko tabloietan. 
- Erreklamazioak: uztailaren 1etik 7ra. Haur-eskolan hitzordua hartuta. 
- Behin-betiko zerrenden argitaratzea: uztailak 17. Haur-eskola eta udaletxeko tabloietan. 
- Matrikulak: uztailaren 17tik 24ra. Haur-eskolan hitzordua hartuta.  
 
Matrikula prozesuan aurkeztu beharreko agirien zerrenda berria, Udaleko web orrian deskargatu ahal izanen da (euskaraz eta gazteleraz daude eskuragarri). Bestalde, eskolako edozein helbide elektronikora idazteko aukera ere badago eskaera eginez eta zuzenean bidaliko zaizkio interesa adierazi duenari. 
 
Agiri guztiak haur-eskolan aurkeztu beharko dira aipatutako epean eta, aldez aurretik, hitzordua hartuta. Horretarako, harremanetan jartzeko bideak honakoak dira:  
- 948510961.
- haur-eskola@leitza.eus 
- itzaire@gmail.com  
 
Pandemiaren bilakaerak aparteko neurriak hartzea ekarri du, horregatik:  
- Ahal den neurrian, beharrezko diren agirien kopiak eginda eraman behar dira haur eskolara. 
- Edozein zalantza izanez gero, etorri aurretik argitzen lagunduko zaio dagokionari aurretik aipatutako bideak erabiliz.
- Haur-eskolan sartzeko, maskarila erabiltzea eskertuko da.
 
Hori horrela, eskolako heziketa proiektuaren parte izan daitezen gonbidapena luzatzen zaie herriko haur eta familiei, besarkadarik beroena helaraziz.

Dokumentuak