Kultura eta Kirola

Hainbat arrazoi direla medio, 2020ko udan Leitzako Udal igerilekuak EZ IREKITZEA eta beraz, ZERBITZURIK EZ EMATEA erabaki da. Jarraian duzue jakinarazpen karteleko testua:

 

Azken hilabeteetan Covid 19-ak sortutako ezohiko egoera honek gure herriaren eta gizartearen egunerokoa baldintzatu du. Asko izan dira arlo ezberdinetan bertan behera gelditu diren ekintzak eta etenda geratu diren zerbitzuak. Leitzan, ANIKOTE S.L.-k kudeatzen dituen kirol azpiegiturak eta bertan emandako zerbitzuak ere pairatu dituzte aurretik aipatutakoak, kiroldegia eta pilotalekua itxita mantenduz. Hala eta guztiz ere, udako denboraldirako prestaketa lanetan gogotsu jarraitu dugu, urteroko zerbitzua emateko asmoz.

Hala ere, arlo honetan Gobernutik jarritako irekiera baldintzak oso zorrotzak dira. Egoera honetan, berriz ere herrietako kirol instalakuntza txikiek, ezarritako arau hauek betetzeko zailtasun gehiago ditugula argi dago, eta hauek gainditzea lortuta ere, ez dugu ikusten %100ean herritarren segurtasuna bermatu dezakegunik, eta horregatik,  zuhurtziaz eta arduraz jokatzea dagokigu.

Horretaz gain, herriko osasun etxeko  profesionalekin kontsulta egin eta gero, 2020ko udan Leitzako Udal igerilekuak EZ IREKITZEA eta beraz, ZERBITZURIK EZ EMATEA erabaki dugu. 

Datorren asteetan, legeak uzten duenaren arabera, kirol zerbitzua martxan jartzeko ahaleginean jarraituko dugu, Leitza osasuntsu eta bizi bat eraikitzen jarraitu nahian. 

Amaitu aurretik, beste behin ere, ezin dugu eskertu gabe utzi egoera honen aurrean egiten ari zareten esfortzu eta ahalegina.

Barkatu eragozpenak eta erabakia ulertuko duzuelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.