Kultura eta Kirola

Hemendik eta udara bitarte Udalak igerilekuetako aldagelak moldatuko ditu.

Honela, behin-betiko hezetasunak sortzen zituen arazoei irtenbidea eman eta, bidebatez, komunak eta aldagelak zaharberritu nahi dira.

Horretarako, udal-langileez gain, Gazte Bermea programarekin kontratatutako bi gazte jarriko ditu moldaketa lanetan.

Lan hauen kostua 50.000 eurokoa izanen dela aurreikusten da.