Hedabideetan Leitzak egun duen presentzian eragin eta herria ezagutzera emateko aukera polita izanen dela espero da Landa Turismoko Hiriburu sarietarako izendapen hau. Gu guztion bozkak ongietorriak izanen dira.

Landa Turismoko Hiriburu sarien 4. edizioa hasi da. Lehiaketa horretan, bidaiarien bozketen bidez, estatuko herri bat landa-turismoaren erreferente bihur daiteke.
 
Bozketak gaurtik bertatik, maiatzaren 26tik, aurrera egongo dira eskuragarri, eta ekainaren 28an itxiko dira. Boto gehien lortzen dituen herriak Landa Turismoko Hiriburu titulua eskuratuko du.
 
2017an, Sigüenza izan zen irabazlea, 5.000 boto baino gehiagorekin. Ondoren, Ainsa-Sobrarbe, 2018an; eta Santillana del Mar, 2019an.
 
Aztertu arretaz zeintzuk diren Landa Turismoko 2020ko Hiriburu izateko 10 finalistak eta, nahi baduzu, eman zure bozka Leitzaren alde!
 
Artikiulu originala eta hautagai bakoitzaren deskribapena irakurri nahi baduzu: https://www.escapadarural.com/blog/los-10-pueblos-finalistas-a-la-candidatura-de-capital-de-turismo-rural/
 
ZURE BOZKA ZUZENEAN EMATEKO aldiz, erabili lotura hau eta pixka bat itxaron ondoren, egin zure hautua: https://www.escapadarural.com/capital-turismo-rural/2020