Kultura eta Kirola

Larunbatean, abenduak 24, Orantzaroa iritsiko da Leitzara. Pesta batzordeak dagoeneko prestatu du egitaraua. Goizean kalejira batekin hasiko da eguna eta iluntzean plazan jentilek, galtzagorriek, Maimurrek eta nahi duten herritar guztiek Orantzarori ongietorria emango diote.