Kultura eta Kirola

Anikote kirol zerbitzuak 100 eguneko programa antolatu du leitzarren garapen personal zein fisikoa eta elikadura osasuntsua bultzatzea helburu dituena.

Programa honek hiru oinarri ditu, garapen pertsonala eta autoezagutza alde batetik. Bigarrenik ariketa fisikoa bultzatu eta, azkenik modu energetiko, orekatu eta osasuntsuan elikatzen ikastea. Erronka bi modutan burutu ahalko da. Norberaren kontura edo modu presentzialean garatzeko aukera dago. Informazio gehiago artikulu honi erantsitako dokumentuetan aurki daiteke.

Bestalde, Anikotek aurkezpen batzar bat prestatu du datorren astelehenerako. Abuztuaren 8an, arratsaldeko 20:00etan udaletxeko 1go solairuko aretoan, "Me reto" programari buruzko zuzeneko informazioa jaso ahal dute herritarrek.

“Me reto” programa irailaren 12an hasi eta abenduaren 23an bukatuko da. Izen emateko lotura honen bidez egin behar da "Me reto - Izen ematea". Irailaren 9ra arte egonen da aukera irekita.

Dokumentuak