Kultura eta Kirola Partehartzea eta Auzolana

Azken hilabeteetan, garrantzi handiko aldaketak ematen ari dira eta emango dira Leitzako kirol zerbitzuan

Alde batetik kudeaketa eredua pribatu izatetik publiko izatera pasako delako, eta horretarako enpresa publiko bat sortuko duelako Leitzako Udalak. Bestetik, 50.000€tik gorako aurrekontua izango duen inbertsioa eginen duelako Udalak azpiegiturak hobetzen.

Leitzako Udalak, bazkide, erabiltzaile eta herritarrei aldaketa guzti hauen berri eman eta iritzi desberdinak jasotzeko beharra sentitu du. Hori dela eta, udaletxeko bulegoetan zein polikiroldegitako kutxetan jasotzen ari den inkestez gain batzar ireki bat antolatu du datorren asteazkenerako,  otsailak 24, arratsaldeko 19:00etan Kiroldegian bertan.