Kultura eta Kirola

Azaroak 14, astelehena, irekiko ditu ateak kirolegiak. Egun berean emango zaio hasiera ikasturteari, ekintza zein ikastaro guztiak martxan jarriko dira beraz.

Udan zehar teilatua konpontzeko lanak burutu ziren eta abuztuan hasi ziren egitura indartu eta leihoak aldatzeko lanak. Horregatik egon da itxita kiroldegia.

 

Horiek lehen faseko obrak ziren. Orain bigarren faseari ekingo zaio eta horrek zerbitzua %100ean martxan ez egotea suposatzen badu ere, kirol programari dagokionez azaroaren 14an, normaltasun osoz hasiko dira ikastaro ezberdinak.

 

Beste behin ere, herritarrei eskerrak ematea lanek sortutako eragozpenak ulertu izanagatik.