Euskara eta Hezkuntza Kultura eta Kirola Udala orokorrak

Aralar Udal Musika Eskolan matrikulazio epea maiatzaren 25etik ekainaren 7ra luzatuko da. Informazio gehiago eta izen-emate inprimakiak eskuratzeko, www.aralar.org orrialdera jo daiteke.

Datorren astelehenetik aurrera abian da 2020-2021 ikasturterako Aralar Udal Musika Eskolan matrikulatzeko kanpaina. Ekainaren 30a arte aldaketak egin daitezkeenez, plaza erreserbatzeko lehenbailehen matrikula egitea gomendatzen da. Lehendik musika eskolako ikasle direnek, posta elektronikoz mezu bat bidaltzea nahikoa izango dute datorren urteko matrikula berritzeko. Gainerakoei prozedura telematikoki egiteko erraztasunak eskainiko zaizkie.

Bide batez, eskualde osoko 106 ikasle eta 4 musikariren artean grabatu duten "Baratze bat" abestia ere kaleratu dute, konfinamendu garaian burututako ekimena izanik.

Bideoaren esteka: https://youtu.be/4KB2La7xN8k

Bete ditzagun gure herriak musikaz!