Ekonomia eta Hirigintza Udala orokorrak 2020-05-23

Leitzako Udalak aldi baterako bi langile kontratatuko ditu herri-lanetan aritzeko.

Udalak E mailako bi langile kontratatuko ditu, lanaldi osoan eta uztailean hasita, 6 hilabeteko iraupenarekin. Oposizio-lehiaketa bidez eginen da hautaketa eta hautagaiek ariketa praktiko zein teorikoak gainditu beharko dituzte. Eskaera eta agiriak udaletxean aurkezteko epea, ekainaren 24ko 13:00etan bukatuko da. Betebehar nagusiak mantentze, lorezaintza eta garbiketa lanekin lotuta daude. Hileko soldata garbia 1.374 eurokoa izanen da.






Denera 9 orrialde