Euskara eta Hezkuntza 2017-03-21

Familien Txokoa martxan da Itzaire haurreskolan

Otsailean jarri zen martxan Familien Txokoa, adin txikikoen sarea osatzen duten Gizarte Zerbitzu, Osasun etxea eta Itzaire Haurreskolaren eskutik. Espazioa 0-3 urte bitarteko haur eta beren gurasoei zuzenduta dago. Zaintza lanak lehenetsi eta haurrekin egoteko denbora eta patxada hartzea du helburu. Horretarako bi ildo lantzen dira, haur-guraso harremanak sustatu eta gai desberdinen inguruko erreflexioa.



Euskara eta Hezkuntza 2017-01-31

Leitzako Udala ‘tontorrean’ mailara heldu da, euskara hutsean aritzeko egindako lanari esker

Leitzako eta Goizuetako udalak ‘gorabidean’ mailan zeuden, baina azken hilabeteotan egindako lanaren eta hartutako konpromisoen ostean, ‘tontorrean’ mailara igotzea lortu dute. Egindako lana azaltzeko eta aurrerantzean herritarrek sumatuko dituzten aldaketen berri emateko, hedabideen aurrean agerraldia egin dute gaur eguerdian Leitzan. Bertan izan dira Mikel Zabaleta (Leitzako alkatea), Unai Loiarte (Goizuetako alkatea), Onintza Bengoetxea (Leitzako euskara zinegotzia), Zuriñe Lujanbio (Goizuetako euskara zinegotzia), Kristina Urrutia (Nafarroako Iparraldeko Mankomunitateko euskara teknikaria) eta Miren Etxenike (UEMAko euskara teknikaria). 




Denera 4 orrialde