2020ko amorruaren aurkako kanpaina bertan behera uztea erabaki da, Covid-19aren osasun larrialditik eratorritako osasun arrazoiengatik. Derrigortasun hori betetzea jabeen ardura dela azpimarratu dute eta, hortaz, datozen hilabeteetan zakurrari txertoa jarri behar dieten jabeei gomendatu diete ohiko albaitariarengana jo dezatela.
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, Nafarroako Gobernuko Ongizatearen Ataleko jarraibideekin eta Nafarroako Albaitarien Elkargoarekin bat eginda jakinarazi duenez, 2020ko amorruaren aurkako kanpaina bertan behera uztea erabaki da, Covid-19aren osasun larrialditik eratorritako osasun arrazoiengatik.
Erabaki hori herritarrei ahal bezain laster jakinaraz diezaiela eskatu diete gainera Udal guztiei.
Era berean, gogorarazi digute Nafarroan amorruaren txertoa derrigorrezkoa dela 4 hilabete baino gehiagoko zakurrentzat eta txerto batetik bestera 2 urte baino gutxiago igaro behar direla.
Derrigortasun hori betetzea jabeen ardura dela azpimarratu dute eta, hortaz, datozen hilabeteetan zakurrari txertoa jarri behar dieten jabeei gomendatu diete ohiko albaitariarengana jo dezatela.