Aste gutxitan, komertzio eta PROIEKTU profesional berriak martxan jarriko dira, itxi ziren zenbait taberna eta jatetxek erreleboa izanen dute, landetxe gehiago ireki dira, larunbatetako baserritarren azoka berria martxa onean doa…
Herritarrek ZERBITZU gehiago eskura izatea albiste ederra da beti eta, badirudi Leitzan proiektu dezente sortu direla edo sortzera doazela laster.
Herri bizi-bizia izaten jarraitzeko lanean segi dezagun eta bertakoa edo herrian eskainitakotik kontsumitzeak duen garrantziaz ohartu.
#DenokEgitenDuguLeitza