Leitzeko pestetan herri mailan jazo daitezkeen eraso sexisten aurrean, Erasoen
Aurkako Mahaiak, aurreko urtean Leitzeko Mugimendu Feministak sortutako protokolo hau egokitu eta osatu du.
Dokumentu hau beste herri batzuetan urteotan egin diren hainbat protokolo eredutzat hartuta osatu zen, batez ere Gora Iruñea eta Hernaniko txozna batzordearen lanak izan dira adibide.
Pesta eredu feminista bat bultzatzeko oinarriak jasotzeaz gain, eraso sexisten aurrean eman beharreko erantzuna modu praktiko eta zehatzean azaltzea du asmoa sponsored.