Maiatzaren 23tik 27ra bitarte, aurrez hitzordua eskatuta, haurren matrikulak formalizatzeko aukera izanen da, 2022-2023 ikasturtera begira.
Aurten 2020, 2021 eta 2022an (maiatzera bitarte) jaiotako haurrek izango dute eskola honetara etortzeko aukera, aurrematrikulazio garaian zehaztu zen moduan.
Matrikula ofiziala burutzeko, familiek hitzordua hartu beharko dute 948 510 961 zenbakira deituta edota haur-eskola@leitza.eus helbidera idatzita, eskolara bertaratu aurretik.
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 17:00etara egonen da horretarako aukera.
Behean dituzue matrikulazioa formalizatzeko aurkeztu beharreko agirien inguruko informazio orria eta baita beteta eraman beharreko inprimakia ere: