Covid-19aren ondoriozko egoeragatik, Nafarroako Gobernuak neurri bereziak argitaratu ditu azken egun hauetan.
Besteak beste, gazte-lokalek jarduera eten edota jatetxe, taberna edo dantzalekuek gaueko ordutegia murriztu dezatela agindu du.
Nafarroako Boletin Ofizialean egun desberdinetan argitaratu diren neurri horiek herritarrei iristea errazteko, irudietan atxikita dituzuen “jakinarazpen” edo laburpenak zabaldu ditu Leitzako Udalak.
Informazio gehiagorako, kontsultatu:
-35/2020 Foru Agindua, uztailaren 17koa.
–7/2020 Nafarroako Gobernuaren Foru Agindua, uztailaren 22koa
–Nafarroako Gobernuko albistea