LEITZAKO AGINTE MAKILA egin du Aingeru Zabaleta Alsua herritarrak. Mende baino gehiagoko zilarrezko bara barruan darama gordeta eta «Herrintzat» mezua grabatuta, agintarien betebeharra gogoraraziz. Gaztaina, ebanoa, larrua eta altzairuak presentzia dute, herriko eta Nafarroako armarriek bezalaxe. Batzar Aretoan dago nahi duen guztiarentzat ikusgai!
Aingeruk berak bere sare sozialetan esan duenez “Plazer eta ohore haundi bat izan da neretzat Leitzeko Aginte makila egin izana.”.
Herriko ondarea zaintze aldera pausoak ematen jarraitzen dugun honetan, aginte makilarekin egin duen lan ederrarekin, esker ona herritarrok helarazi nahi diogu hemendik.