LEITZAN UHOLDE ARRISKUARI AURRE EGITEKO LARRIALDI PLANAREN EZAUGARRIAK
Plan honetan biltzen dira Leitzako Udalak hartu nahi dituen prebentziozko neurriak eta neurri operatiboak, udalerrian izan daitekeen uholde arriskuaren kudeaketa integrala gauzatzeko. Plan hau diseinatu da Leitzaran ibaiak eta Gorriztaran eta Erasote errekek gainezka egitean udal mugarte honetan izan dezaketen uholde arriskua kudeatzeko. Leitzaran ibaiak eta gainerako errekek eragindako uholdeagatiko alert aaktibatuko da eskualdean dauden plubiometroetan ordu-kopuru jakin batzuetan bildutako euri-kopuruen arabera.
PLANAREN HELBURUAK
Planaren helburu nagusia da herritarrei babes maila egokia ematea eta gerta daitezkeen kalte materialak ahalik eta gehien murriztea. Horretarako, planean zehaztu da uholdea dagoenean zein izanen den udalaren esku hartzeko egitura eta antolaketa, eta definitu da nola jardun behar den larrialdiko esku-hartze horietan. Hartara, plan horretan jasotzen dira udalerrian dauden bitartekoak eta baliabideak, baita elementu zaurgarriak ere. Horretarako, eremuak aztertu dira, bakoitzean nola jardun beharko litzatekeen begiratuz.
Planaren fase desberdinak aktibatzeko, hiru atalase ezarri dira: larrialdi aurrekoa, larrialdikoa eta jarraipenekoa. Horiek daude udalerriarentzat erreferentziakoak diren estazio plubiometrikoekin lotuta.


