Maiatzaren 6tik 12ra bitarte, aurrez hitzordua eskatuta, haurren matrikulak formalizatzeko aukera izanen da, 2024-2025 ikasturtera begira.
Aurten 2022, 2023 eta 2024an (maiatzera bitarte) jaiotako haurrek izango dute eskola honetara etortzeko aukera, aurrematrikulazio garaian zehaztu zen moduan.
Matrikula ofiziala burutzeko, familiek hitzordua hartu beharko dute 948 510 961 zenbakira deituta edota haur-eskola@leitza.eus helbidera idatzita, eskolara bertaratu aurretik.
Behean dituzue matrikulazioa formalizatzeko aurkeztu beharreko agirien inguruko informazio orria eta baita beteta eraman beharreko inprimakia ere:
Matrikulari buruzko informazioa
Matrikula gauzatzeko inprimakia
(*IMPRESOS EN CASTELLANO:)