Leitzak Itzulia 2023ko 2. etapako helmuga hartuko du. Gaur, Leitzako alkate Mikel Zabaletak, kirol zinegotzi Eneko Anduezak eta OCETAko presidente Julian Erasok, Leitzako helmuga aurkeztu dute.
Gaur, Leitzan lankidetza-hitzarmena ofizialki sinatu eta Itzulia 2023ko bigarren etaparen xehetasunak aurkeztu dira. Sinadura Leitzako udaletxean egin da. Bertan, Leitzako alkate Mikel Zabaleta, kirol zinegotzi Eneko Andueza eta OCETAko presidente Julian Eraso egon dira. Hirurek baloratu dute helmuga horrek Nafarroako herri horrentzat eta Itzuliarentzat duen garrantzia.
Aurkezpenean, Nafarroako herri horretako alkateak zera adierazi du: «Leitzan kirolarekiko eta, nola ez, txirrindularitzarekiko zaletasun handia dago, eta hainbat diziplinatan mundu mailako kirol-erreferente handiak ditugu.
Hori dela eta, mundu osoan oihartzuna duen Itzuliaren parte izatea aukera oso garrantzitsua da udalerriarentzat. Gainera, herriak lasterketarekin disfrutatzeko eta bere alde dena emateko aukera izango du».
Sinaduraren ostean, Julian Erasok honako hau adierazi du: «Asko pozten gara, Leitzarekin lankidetza mantentzen dugulako. Dagoeneko, zenbait ediziotan egon dira gurekin, eta oso pozik gaude. Leitzara munduko txirrindulari onenak ekartzea atsegingarria da beti».
Itzuliako zuzendari tekniko Roberto Laisekak bigarren etapa aztertzen du: «Itzulia honetako etaparik luzeena da. Lehen zatia, Leitzatik igaro artekoa, ihesaldia egiteko aproposa da. Bigarren zatiari dagokionez, zirkuitu bat da, eta liderrak aurrean kokatu beharko dira. Izan ere, errepideak bihurgunetsuak dira eta klimatologia erabakigarria izan daiteke, jaitsiera oso luzeak daudelako».
Informazio gehiagorako: www.itzulia.eus