Nafarroako Gobernuak eta garraio enpresek sinatutako azken hitzarmenari esker, irudian bildutakoak dira Leitzan garraio publikoa erabiltzeko izanen ditugun ordutegi berriak.
Abuztuaren 2an bertan jarriko dira martxan!
Leitza-Iruñea artean zerbitzuak bikoiztuko badira ere, behin-behineko hobekuntza izango da, zerbitzu guztiak berritu arte.
Garraio publiko duina lortzeko bidean aurrerapauso garrantzitsua da, baina ez da nahikoa.
Lanean jarraituko dugu!