Leitzako Udalak Nafar Gobernuaren Foru Aginduaren laburpena eta ohar batzuek zabaldu ditu bere sare sozialen bidez.
Uztailaren 17tik, Nafarroa osoan derrigorrezkoa da maskara janztea herriguneko eremu publiko ireki zein itxietan. Kasu guztietan izanen da nahitaezkoa, baita 1,5 metroko tartea mantzen denean ere. 12 urtetik gorako pertsonek, beti; eta 6-12 urte artekoen kasuan, 1,5 metroko segurtasun-tartea bermatu ezin denean. Garraiobide guztietan ere jantzita eraman beharko da, barruan doazen guztiak etxe berekoak ez direnean.
Salbuespenak, hala ere, dexente dira, hala nola kirola edo herrigunetik kanpo naturako ekintzak burutzerakoan, non eta 1,5 metroko pertsonen arteko tarte hori bermatzea posible den. Jan, edan edo maskararekin bateraezinak diren ekintzen momentuan ere, kendu ahal izanen da. Lantokian ere ken liteke, arnas aparatuko gaixotasunen bat izateko kasuan edota mendekotasun edo desgaitasunen bat duten pertsonen kasuan bezala, besteak beste.
Edozein modutara, maskara sudur eta kokotza estaliz jantzita izateak ez du kentzen eskuak maiz garbitzeko beharra edota ahal bezain beste pertsonen arteko distantziak mantentzekoa.
Udaletik gogorarazi nahi da, erabilera mugatuko musukoak edukiontzi berdera bota behar direla, begi-bistako ingurumen arrazoiengatik eta guztion segurtasunagatik.
Era berean, familia-nukleo ezberdinetako pertsonak eremu pribatuan bildu behar direnean ere, segurtasun-tartea bermatzeko aukera izan arren, maskara erabiltzea gomendatu du Gobernuak.
Azkenik, gogoan izan Foru Agindu hau ez betetzeak isunak ekar ditzakeela.
Informazio gehiago behar izanez gero, Nafar Gobernuaren Foru Agindurako estekea aurkituko dituzue zehaztasunak: bon.navarra.es/eu/iragarkia/-
Bestalde, atxikita duzue zalantzak argitzeko argitaratu duten galde-erantzun zerrenda bat: