Udalaren urteroko egitasmo eta lehentasunak aurrekontuetan irudikatu eta zehazten direla jakina da. Diru publikoa kudeatzen dugunez, informazio horrek ere publikoa izan behar du, herritarrek euren dirua zertara bideratzen den jakiteko eskubidea baitute.
Horixe izan da, hain zuzen ere, Leitzako Udalaren web orriaren eraberritzearen helburuetako bat, gardentasunean sakontzea.
Ondorioz, jarraian, azken bost urteetako aurrekontuak dituzue eskuragarri.
Era berean, egoitza elektronikoan hauek duten lekura sarbide zuzena ere hemen aurkituko duzue: