Amazabal Pilotalekua

Amazabal pilotalekua Nafar Gobernuaren izenean egon arren, kudeaketaren ardura  Leitzako Udalaren eskuetan dago. 2016. urteaz geroztik, Anikote S.L-ra igaro ziren eskumen horiek.

Astegunetan, goizez, Erleta eskola eta Amazabal institutuak erabili ohi dute haien beharrei erantzuteko. Arratsaldez ordea, kiroldegiaren irekiera ordutegien barruan,  erabiltzaileentzako eskuragarri egoten da, herriko eragile zein beste pertsona ororentzat erabilgarri. Asteburuan ere,  kiroldegia irekita dagoen bitartean, edonork aloka dezake.

Ez dira gutxi eta nolanahikoak bertatik ateratako pilotari profesionalak eta nork daki zenbat gehiago emango dituen Aurrera Pilota Eskolak bertan bere lana burutzen jarraitzen duen artean.

ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera goizez ikastetxeen erabilerarako; arratsaldez 16:30 – 21:00

Larunbata: 09:00-14:00 eta 16:00-21:00

Igandea: 09:00-14:00

HARREMANETARAKO:

Telefonoa: 948 510 719

kirolak@leitza.eus

Amazabal pilotalekua
Amazabal pilotalekua2
Menú