Kiroldegia

Anikote Leitza S.L,  Leitzako Udalak bertako kirol zerbitzua eta azpiegiturak kudeatzeko sorturiko enpresa publiko bat da. 2016.urtean eman zituen bere lehen pausoak, helburu nagusi bezala,  Leitzako biztanleei kirol zerbitzu publiko duin bat  eskaintzea zelarik. Lau urteren ondoren, herriko kirol azpiegitura garrantzitsuenetan (kiroldegia, igerilekua eta pilotalekua) hobekuntzak burutu eta bazkide kopurua %35 inguru handitu eta gero, Anikote S.L-k, herrian kirol zerbitzua egonkortzea lortu duela esan daiteke, hasieran jarritako hleburu garrantzitsuena lortuz.

Kiroldegian zehazki, muskulazio gela, frontoi txikia, spinning gela, soinketa edo erabilera anitzeko gela, areto futbola eta saskibaloi kantxa edota sauna daude, besteak beste.

Urritik ekainera bitarte hainbat ikastaro eskaintzen dira.

Informazio gehiagorako,  jo zuzenean kiroldegiko harrera zerbitzura edo kontsultatu beheko eskuorri eta agiriak.

ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00 eta 16:00-21:30

Larunbata: 09:00-14:00 eta 16:00-21:00

Igandea: 09:00-14:00

HARREMANETARAKO:

Telefonoa: 948 51 07 19

kirolak@leitza.eus

HAINBAT AGIRI:

2021 Kiroldegiko EGUTEGIA

2021 PREZIOAK

BAZKIDE EGITEKO fitxa

2020-2021 IKASTAROAK

HELDUEN ikastaroetan IZEN-EMATEA

HAUR eta GAZTEEN ikastaroetan IZEN-EMATEA

Helduen ikastaroen EGUTEGIA

Haur eta gazteen ikastaroen EGUTEGIA

Areto futbolerako pista
Aerobikoak
Kiroldegia kanpotik
Ciclyng gela
Muskulazio gela osorik
kiroldegia
Menú