Leitza en fotos antiguas
SARRERA
2017an Leitzako udaletxearen eraikinak 100 urte bete zituen. Hori dela eta, “Leitza 100, 1917-2017” lelopean hainbat ekintza eta ospakizun burutu ziren urte horretan zehar. Haien artean, auzolan bidez, herriko irudi zahar mordoa bildu eta digitalizatu zen. Udaletxeko bulegora, etxe askotan urtetan zehar altxorren moduan jasotako milaka irudi iritsi zen eta ondorioz, herriaren bilakaeraren lekuko hauetariko batzuekin, bilduma liburu ederra osatu: Leitzako Udala (2017), Leitza argazki zaharretan. Eskirotz: Graficas Urdin (ISBN: 978-84-697-2708-9) liburua, hain zuzen ere.
Herritar guztien ekarpenetatik ateratako proiektu ederra izan zen eta liburu horretan, udaletxeko artxiborako jasotako harri-bitxi guztiak biltzea ezinezkoa izan zen arren, hemendik eskerrak zuen borondatez lan hori hartu zenuten guztiei. Ziur gaude ahalegin horretatik ateratako argitalpen hau, herriko etxe askotako apalategietan egonen dela ezinbestean.
Hori horrela, web orri honetan irudi esanguratsu gutxi batzuek jarriko ditugu ikusgai, garai zaharrak gogoratu, hona nola iritsi garen ulertu edo besterik gabe lehengoa kuxkuxeatu nahiko lukeen edonori, aukera hori, edo bere intereseko beste edozein, erraztu asmoz. Gozatu!
Eta argazki zaharren gosez gelditu bazara, LEITZAKO ETXEAK ere ikus ditzakezu, Jose Miguel Elosegik 1974. urtetik hona, hamar urtero, iruditan jaso baitzituen eta denontzat ikusgai jarri, lotura honetan. Adibide gutxi batzuk jarraian: