Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uztailaren 17tik
Leitzako Udalak Nafar Gobernuaren Foru Aginduaren laburpena eta ohar batzuek zabaldu ditu bere sare sozialen bidez.
Itzaire Haur Eskolako matrikulak
Itzaire Haur Eskolan matrikulak egiteko epea uztailaren 17tik 24ra luzatuko da. Hitzordua eskatzea ezinbesteko izanen da bertaratu eta tramitea burutzeko.
Aizango bidea moldatu da, auzolanean
Aurreko aste osoan zehar, Basakabitik Aizango antenara doan bidea moldatu dute hainbat herritarrek auzolanean, Udalak baliabidez lagunduta. Nafar Gobernuari azken hamarkadan behin eta berriz eskatu zaion mantenu lana, azkenean leitzarren eskutik iritsi behar izan da.
Leitza bogan dagoela dirudi!
Aste gutxitan, komertzio eta PROIEKTU profesional berriak martxan jarriko dira, itxi ziren zenbait taberna eta jatetxek erreleboa izanen dute, landetxe gehiago ireki dira, larunbatetako baserritarren azoka berria martxa onean doa…