Jarraian datorren bideoa sare sozialetan zabalduz, Leitzako Udalak herritarrei bertako ostalaritzari babesa ematera dei egin die.
Nafarroan hartu diren azken neurrien artean terrazak zabaldu diren honetan, taberna eta jatetxeetan kontsumitzerakoan arduraz jokatu eta kontsumitzera dei egin nahi izan die gainera.
Informazio gehiagorako, hona 61/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana.
Babestu dezagun gure herriko ostalaritza. Arazoa ez dira taberna eta jatetxeak; gakoa bertan dugun jarreran dago, eta hori denon esku dago.
#DenokEgitenDuguLeitza.