EUSKARALDIAren II. edizioa dugu aurtengoa eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra «Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan» euskaraz aritzeko konpromisoa askok eta askok hartua dugu dagoeneko.
Arigune ugarien artean dugu ere Leitzako Udala eta ondorioz, irudi baten bidez bere babesa erakutsi nahi izan dio Euskaraldiari.
Interesgarria da jakitea bide batez, aurtengoan, aurreko edizioko izen-emate zifrak hobetu direla. Datu zehatzetara jo nahi izanez gero, hona Leitza eta Areso bat eginda, kanpainara atxiki diren herritarren kopuruak:
- 2018an: 477 herritarrek eman zuten izena
- 2020an aldiz: 551 pertsonek.
Zorionak eta jarrai dezagun mihia gure hizkuntzan astintzen.