Haur eta Lehen Hezkuntzako etapara zuzentzen den Erleta eskolan, berrikuntzak eman dira. Aurtengoan «anpliazioa» deitu ohi den eraikinean leiho berriak jarri dira eta %65ean, Nafarroako Gobernuak langundu du diruz.
Udan lanak hasi eta udazkenean amaituz, Renoven S.L. enpresa izan da lehio horiek berritzeaz arduratu dena.
Obrak 79.482´12 €ko kostua izan du, BEZ barne, baina horietatik 51.663´38€ Nafarroako Gobernuak lagundu ditu diruz, hau da, %65a.
Lehio berritze honekin, eskolako zaharberritzean pausu bat eman da, baina baita efizientzia energatikoari dagokionean ere. Aurrerantzean ere, egun 315 ikasle jasotzen dituen eraikin publiko honen hobekuntzekin jarraitu beharko da ildo horretatik.
Bestalde, aipatzekoa da eskola eremuan, hau da Erleta eskola eta Amazabal Institutua barnebiltzen dituen lursailean, bestelako lanak burutzen ari direla une honetan: estalpe berriaren eraikuntza, zelaien berrikuntza eta pintaketa, muga arkitektonikoak ezabatu eta edonorentzako irisgarri egiteko hainbat lan, eta abar.
Leihoen berrikuntza honek %65eko dirulaguntza jaso du: