Leitzako Udala, zinema zaharra zen eraikinaren inguratzaile termikoaren birgaitze energetikorako emandako laguntza baten onuraduna izan da Leitzako Herri Aretoa eraikitzerakoan. Egindako inbertsioa 206.713,26 €-koa izan zen, eta emandako laguntza 97.859,82 €-koa.
Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioak (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua) diruz lagundu du obra hori, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko (IDAE) zuzendari nagusiaren 2019ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez karbono gutxiko ekonomia lortzen laguntzen duten toki-erakundeen proiektu bereziei laguntzeko programaren barruan.
Karbono gutxiko ekonomiara igarotzen laguntzen duten toki-erakundeen proiektu berezietarako laguntza-lerroari atxikitako proiektua da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatua eta Energia Efizientziaren Funts Nazionalaren kontura IDAEk kudeatua, ekonomia garbiagoa eta iraunkorragoa lortzeko helburuarekin.
Laguntza horien helburu nagusia toki-erakundeentzako finantzaketa-lerro bat ezartzea da, dauden udal-eraikinen energia-eraginkortasuna hobetu ahal izan dezaten, haien inguratzaile termikoan jarduerak eginez, berokuntzaren eta/edo hoztearen energia-eskaria murrizteko, eta, beraz, energia-kontsumoa eta CO2 isurketak murrizteko. Horretarako, udal honek egun Herri Aretoa deritzon eraikinaren inguratzailea birgaitzeko obrak egin ditu: alde batetik, lehendik zegoen eta eraginkortasun gutxikoa zen kanpoko arotzeriaren ordez, egungo araudiak hutsuneetarako ezartzen dituen baldintzak betetzen dituen arotzeria berria jarri da; gainera, lehen zegoen estalkiaren isolamendu termikoa hobetu da, egungo araudia betetzen duen isolamentu egokiaz ordezkatuz; eta, azkenik, fatxadak eraberritu dira barneko estradosatu bidez, isolamenduarekin, Eraikuntzaren Kode Teknikoa betez.
Ondorioz, urteko 50.375 kWh energia aurreztu da eta 3.339,86 € aurreztuko dira urtean, instalazio berria C mailakoa delarik kalifikazio energetikoari dagokionez.