2021eko azaroan, abeltzainekin batera landu ondotik, Leitzako Udalaren HERRI LURREN APROBETXAMENDUAK arautzen dituen ORDENANTZA BERRIA argitaratu zen NAOn.
HOBEKUNTZA nabarmen ugari egin dira prozesu horretan, hauen artean: batzordeak berritu dira, koordinatzailearen ardura sortu da, auzolana arautu eta erregistratzen hasi da…
Aldaketa hauei esker, 2021. urtean 328 egitea aurreikusten zen arren, 515 AUZOLAN egin dira, denonak diren lur komunaletan eta azpiegituretan abantaila nabarmenak ekarriz.
Ordenantza berria martxan jartzeko BASERRITARREK EGIN DUTEN LANA ESKERTU nahi dugu hortaz. ZORIONAK GUZTIEI!
2022. urtean, bide beretik lanean jarraitu nahi du Udalak eta konpromiso batzuek ere hartu ditu:
– Auzolanetarako behar diren MATERIALAK erosi ahal izateko 5000 €-ko partida onartu du.
– Egun Leitzako Udalak dituen herri-lur hektareak UGARITZEKO larreen onargarritasun koefizientea ebaluatzeko ikerketa bat agindu du.
– Baserritarrek erabiltzen dituzten bide eta azpiegiturak berritzeko dirulaguntza eskatu du, guztira 120.000 euroko inbertsioa egiteko asmoz.
2022. urtean ere, HERRITIK HERRIARENTZAT lanean jarrai dezagun!