2021eko Leitzako Pesten inguruan egoera aztertu eta erabakiak hartzeko, Pesta Batzordea hainbatetan bildu da, urtero moduan.
Leitzako Udala, Aurrera Kirol Elkartea, ALKE edo Altzadi Kultur Elkartea eta eskola zein institutuko Guraso Elkarteetako ordezkariek osatzen duten batzordeak, ondorioz, oharra helarazi diete herritarrei: ez da betiko pestarik izanen aurtengoan ere.
Hala eta guztiz ere, plazan oholtza jarriko da eta udakorako kultur agenda oparoa prestatu dute, beti ere, segurtasun neurriak bermatuz eta arduraz jokatzera dei eginez.
Egoerak uzten duen neurrian beraz, egonen da zerekin gozatua herriko plazan.