“598/2020 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez prebentzio neurriak ezartzen baitira gaueko aisialdiaren esparruan, indarra izan dezaten Nafarroako Foru Komunitate guztiko herrietako festak izanen liratekeen aldian” deiturikoa argitaratu da gaur.
Nafarroako Gobernuak abuztuaren 6an argitaratu duen ebazpen osoa irakurri dezake nahi duenak lotura honetan edo behean atxikitako NAO-ko argitalpen agirian.
Horren haritik, gure herriko data seinalatu horiek gain-gainean ditugula kontuan izanik, Leitzako Udalak herritarrei informazio hau helarazi edo erraztu nahi izan die, ebazpen honen mamia bere sare sozialetan eskura jarriz.
“2021eko pestak elkarrekin ospatzeko, orain elkar zaindu dezagun” lelopean argitaratutako bideoarekin (oraindik ikusi ez baduzu bertan klik egin dezakezu), edota “Gogoratu aurten ez direla Leitzako Pestak ospatuko” hedabideetako iragarkiekin gainera, Udalak bere aldetik guztion osasuna eta ongizate orokorra lehenestera dei egiten du, orain arte egin duen moduan.