Osasun krisiagatik luzaroan itxita egon ostean, Anikote-k Leitzako kiroldegia berriz ireki du osasun berme guztiekin. Gainera, bazkide berriak erakartzeko asmoz, sarrera aurrezteko aukera eskaini du uztailean.
Kirolzale asko aspaldian zain zeuden arren, uztailaren 1ean ireki zituen berriz ateak Leitzako kiroldegiak.
Dena den, kirol instalakuntzak erabiltzeko, aldageletan sartzeko edo muskulazio gelan jarduteko neurri bereziak ezarri eta jakinarazi ditu, gu guztion osasun baldintza egokiak bermatu asmoz.
Azkenik, bazkide berrientzat eskaintza berezia jarri du abian: uztailean izen emanez gero, sarrera kuotarik ez da ordainduko, beti ere urtebetez bazkide izaten jarraitzeko konpromisoarekin.
Ez dago aitzakiarik beraz kirol pixka bat ez egiteko!