Urtean zehar, baserritar eta abereen lanaren ondorioz zaindutako larre toki hauetatik Leitzaran aranaren ikuspegi ezin hobeaz goza dezakegu. Basa Kabi hotel zaharretik irtengo den ibilbide atsegina eginez ailegatu gaitezke paraje hauetara, Leitza eta Doneztebe elkartzen dituen errepidearen bazterrean autoa utzita.