Tokiko Garapena Ekonomia eta Hirigintza Udala orokorrak

Eguraldi onarekin batera, azpiegiturak hobetzeko hainbat lan burutuko dira gure herriko gune ezberdinetan eta herritarron laguntzaz, lan hauek azkar eta egoki beteko direlakoan gaude

Batetik, herriaren bihotzean denok zinea bezala ezagutzen dugun eraikinaren erabateko eraldaketaren azken fasearekin jarraituko dugu, HERRI ARETOA bilakatuko delarik hilabete gutxi barru.
 
Bestetik, kale-argiteria publikoa LED sistemara pasako dugu % 100ean, zenbait zonaldetan argiteria indartuko dugu eta herriko energia kontsumoa murrizteko beharrezko aldaketak egiten jarraituko dugu.
 
Gainera, mugikortasunean pausuak ematen jarraituko dugu, alde zaharreko galtzada-harriak (adokinak) moldatuz, plaza zaharreko espaloia errespetatzeko topeak jarriz eta  ONCE-ren postuaren pareko zebrabidea irisgarritasun aldetik hobetzeko lanei ekinez.
 
Hori gutxi balitz, Atekabeltz atzealdeko Amazabal auzoan urbanizazio eta hobekuntza lanei ekingo diegu.
 
Eta azkenik, udaletxeko teilatua moldatu eta estruktura indartuko diogu.
 
Aipatutako lan gehienak aurretik lortutako diru-laguntzekin bideratuko dira neurri handi batean eta herritarroi eragozpenak sortzea espero dezakegun arren, gu guztion bizilekua hobetzeko direnez, denon partetik jarriko dugula ziur gaude.